SKABIDEAN

Skabidean 2012an jaio zen, Iruñerrian. Ordutik ari da Ska, Reggae eta Rocksteady doinuak grinez taularatzen. Gaur egun,Skabideanek modu Autogestionatu, Solidario eta Asanblearioan lan egiten du eta taldea hamar musikarik osatzen dute. Dagoeneko 300 kontzertu baino gehiago eman dituzte euskal lurretako txoko guztietan barrena.

2022ko martxoan HIRI ZAHAR ZIKINA azken diskoa argitaratu zuen, eta horren aurretik IZAERA (2020), BIDEAK DARRAI (2018), SKABIDEAN (2017). Halaber, Maravillas (2018) bertsioz osatutako diskoa grabatu zuten, Navarreria plazako Maraviallas gaztetxearen barruan grabatua, iruñeako hainbat pertsonarekin elkarlanean, zeinek gure abestietan abesteko gogoak zutenak, gune kultural komunitario bat sortuz.

Aurten, berriz ere, Hatortxu Rocken arituko dira. Hamar musikari horiek izanen baitira, hain zuzen, abenduaren 16an Atarrabia musikaz astinduko dutenetako batzuk. 

instagram

https://www.instagram.com/skabideantaldea/