Aurkezpenak

Hatortxu 20aren baitan aurkezpen bira egin dugu bai Euskal Herrian zein nazioartean ere. Hemen duzue laburpentxo bat!

HTX20 Muntaia

Hatortxu Rock 20 auzolan erraldoian antolatuko dugun elkartasun jaialdia da, eta auzolana ez da uztailaren 27tik 30era mugatuko. Hasi gara dagoeneko lursailak egokitzen eta jaialdia soilik dena garbi eta bilduta dagoenean amaituko da.

Hatortxu 19

Hatortxu 19 elkartasunez betetako arratsalde eta gaua izan zen. Euskal preso politiko, iheslari eta deportatuak gogoan, Altsasuko gazteen aldeko mezuak ere ikusi ahal izan genituen. Datak, era berean, Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren 20. edizioa aurkezteko parada eman zigun.

Hatortxu Rock 18

Urte berezia izan zen 18. edizioarena. Hiru aste lehenago agortu ziren sarrerak eta hori sekulako elkartasun giroan islatu zen Atarrabiako karpan. Zer esanik ez gaueko momenturik hunkigarrienean, Ibon, espetxetik atera berria zena, oholtza gainean agertu zenean.

Edizioak

Hemen ikus ditzakezu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren edizio guztietako kartelak.