2017-06-19

Hatortxu Rockera, Divertisen eskutik

Lakuntzako herriak indar guztiak jarri ditu Hatortxu Rock aurrera ateratzeko, baina herri txikia da eta bai iristeko bideak zein aparkatzeko aukerak murritzak dira. Antolatzaile moduan, jaialdiak suposatuko duen jendetzaren iritsierak duen inpaktua arindu nahi dugu, eta, ahal den neurrian, dei egiten diogu etortzen den jendeari garraio publikoa erabil dezan.

Norberaren kotxeari alternatiba eraginkor bat eskaini asmoz, Hatortxu Rock eta Divertis bidaiak agentziak autobus ofizialen eskaintza anitza prestatuko dute, prezio ekonomikoetan. Modu honetan, eskari bakarrean jaialdiko bonoa eta joan eta etorriko autobusak erosi ahal izango dira, bidaia eta ilaratan denbora aurreztuz.

Dagoeneko slagai daude txartelak Herrialde Katalanetatik (50€), Madril (50€) eta Iruñea (12€), Gasteiz (12€), Bilbo (16€) eta Donostia (15€),zeintzuek bidean geldiketak egin ditzaketen, eskariaren arabera.

Modu berean, laster ere egun bereko joan eta etorriko bidaia txartelak egonen dira Iruñea, Baiona, Gasteiz, Bilbo eta Donostiatik, egun bat, bi, hiru edo lau gozatzeko aukera izan asmoz.

Informazio eguneratu guztia eta salmenta zuzena Divertis Bidaiaken webgunearen bitartez daukazue.