2017-02-06

Hatortxu Rock 20an jo nahi? Hemen zuen aukera!

Sakandarra zara? Musika taldea daukazu? Hemen duzu Hatortxu Rocken jotzeko aukera paregabea!

Lakuntzako Udalak Sakanako Pop-Rock Lehiaketa aurkeztu berri du eta sarien artean, uztailaren 27tik 30era bitartean euren herrian egingo den Hatortxu Rock 20 elkartasun jaialdian jotzea dago. Udalak bere webgunean azaldu duenez, lehiaketaren helburua “Sakanako pop-rock motako musika taldeak eta euren abestien sustapena da”. Bertan parte hartu ahal izateko, hainbat baldintza bete behar dira, zeintzuk Lakuntzako Udalaren webgunean aurki daitezkeen.

Lehiaketak bi sari izanen ditu, eta horietaz  gain sari bereziaa izanen da Hatortxu Rock 20n jotzea. Emanaldiaren baldintzak, tokia eta ordua, HATORTXU Rock 20aren antolakuntzak erabakiko ditu.