2016-12-11

Jantzi Hatortxu!

Gainean daukagu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren 19. edizioa eta aurten ere gure arropa bertan lortzeko aukera izanen duzue. Eta soilik bertan!

Bai neska bai mutilentzako modelo eta neurri desberdinak aurkitu ahal izango dituzue, eta ez galdu erosteko aukera, aleak mugatuak izango dira eta. Sudaderak 25 euroko prezioa izanen du, eta kamisetek, aldiz, 10. Gainera, Hatortxu 19 gaueko 22:30etatik aurrera kamiseta berezi bat jarriko dugu salgai.

Ez galdu elkartasunez janzteko aukera. Jantzi Hatortxu!

Hator hator neska-mutil etxera!