FAQ (Ohiko galderak)

Konpromisoa ingurugiroarekin

Hatortxu Rock jaialdi berdea da, ingurunearekin izan dezakegun inpaktuak arduratzen gaitu eta errespetuz jokatu nahi dugu harrera egin digun Atarrabiako herriaren inguruarekin. Jarrera bera hartzera animatzen zaitugu. Horretarako edukiontzi berezituak egonen dira gune guztian zehar. Modu egokian erabili itzazu!

Aparkalekua

Hatortxu Rock Atarrabiako Entrecementerios gunean egingo da, beste urte batez. Honen alboan, doako aparkaleku bat dago.

Hala ere, Hatortxu Rocketik garraio publikoa erabiltzera gonbidatzen zaituztegu.

Txandak

Hatortxu Rock milaka lagunen auzolanari esker antolatzen den elkartasun jaialadia da. Txanda egiten duten pertsonek, behin bere txanda amaituta, kontzertu gunera sartu nahi baldin badute, sarrera erosi beharko dute. Hau da, txandaren truke ez da sarrera ahalbidetuko.

Zein adinarekin sartu naiteke jaialdira?

16 urtetik gorakoak, sarrera erosita, jaialdira sar daitezke. 12-16 urte bitartekoek, aldiz, sarrera erosita, guraso edo tutoreen baimena aurkeztu beharko dute. 12 urtetik beherakoek ez dute sarrera ordaindu beharrik, baina beti 18 urtetik gorako norbaitek lagunduta sartu beharko dira.

Botilak sartu al daitezke?

Hatortxu Rock egingo den eremuan ez dago botilak sartzerik.

Liskarrik ez

Hatortxu Rocken ez da inongo liskarrik onartuko. Edozein liskarretan parte hartzen duen pertsona oro kanporatua izanen da, sartzeko balio duen pultsera kenduko zaio eta ez zaio berriz ere sartzen utziko.

Objektu arriskutsuak

Hatortxu Rocken kristal edo metalezko objektuak ezingo dira sartu, ezta produktu sukoi edo jaurtikorrik ere. Sarreran filtro kontrol bat eginen da gu guztion segurtasunerako. Mesedez, lagundu eta kolabora ezazu gurekin.

Prentsa

HATORTXU ROCK 22 elkartasun jaialdiko akreditazio prozesua irekita egonen da datozen hilabeteetan. Zuen akreditazioa eskatzeko komunikazioa@hatortxurock.eus helbidera idatzi behar duzu, izen-abizenak, NAN, lan egiten duzun hedabidea eta lan-postua.
Zure eskaria onartua izatekotan, mezu bat jasoko duzu akreditazioa eskatzeko erabili duzun korreoaren bitartez.
Jaialdian hedabide bezala akreditatzeko beharrezkoa da azaltzea zein kobertura emanen diozun jaialdia eta aurreko argitalpenak helaraztea ere eskertuko da.
Zentzu honetan, lehentasuna izanen dute aurretik jaialdiaren inguruan aritu diren hedabideak. HATORTXU ROCKek jaialdiaren inguruko egitaraua, ordutegiak eta programazio guztia erraztuko du.
Akreditazioak jaialdiaren egunean banatuko dira abenduaren 29, eta lortzeko NANa erakutsi beharko da.
Email kontaktua: komunikazioa@hatortxurock.eus
Prentsa idatzia: gehienez bi hedabide bakoitzeko.
Telebista: gehienez hiru hedabide bakoitzeko.
Irratia: gehienez bat hedabide bakoitzeko.
Online: gehienez bi hedabide bakoitzeko.
Prentsa akreditazioak ez du kamerinoetara sartzea ahalbidetzen. Antolakuntzak akreditazioa ken liezaioke arauak errespetatzen ez dituen pertsonari.

Animaliak

Animaliak ezingo dira ez kontzetu gunean ez akanpalekuan sartu.