Talco

01:15

Talco Veneziako ska eta punk talde bat da. Haren soinu zorrotzak haizeen presentzia handiarekin uztartzen ditu eta zirkuko musika eta folk italiarra gogora ekartzen dituzte. Letrek, aldiz, karga politiko handia dute.

Banda Bassotti, Modena City Ramblers edo The Clash bezalako taldeen influentzia jasota, laster egin zuten haien tartea nazioartean ere eta Europako ska talderik garrantzitsuenetako bat bilakatu da azken urteetan. Hatortxu Rocken aspaldiko lagunak dira eta haien zuzeneko bortitzak ez du inoiz hutsik egin.

web

http://www.talco-punkchanka.com/

facebook

https://www.facebook.com/talcopunkchanka/

twitter

https://twitter.com/talcoska

instagram

https://www.instagram.com/talco_punkchanka/