Suaia eta Ama Rebel

Suaia eta Ama Rebel banda 2016an jaio zen Bizkaian, Suaiaren raggamuffin-dancehall erritmoak eta Ama Rebelen roots-reggae doinuak nahastuz. Emaitza, taldearen hitzetan,  “euskaldun reggae errebelde bat” da.

Jamaikako doinuen bide ezberdinetatik aritzen da taldea, elektronikarekin  fusioak egin eta drum&bass edo dubstepa ere bereganatuz. Koktel horretatik atera zen “Raggamuffin Kamarada”,  taldearen lehen lana, Hatortxu Rocken gozatu ahal izango duguna.