Su ta Gar

1988ko abuztuaren 14an Ondarroako Gaztetxean eskaini zuten lehenengo kontzertutik 31 urte igaro dira. Heavy Metala Euskaraz jorratzea izan da Su Ta Gar taldeak egin duen ekarpenik handiena. Horrek, beraien maila musikalak eta mezuak hasieratik eman zien arrakasta, gaur egun, Euskal Herriarentzat musika talde bat baino askoz gehiago izatera heldu direlarik.

11 estudioko lan eta 1.000 kontzertutik gora bizkarrean dituztela, neguan 30. urtemuga ospakizun bira Madril, Bartzelona, Berlin eta Euskal Herriko aretoetan egin zuten. Euskal Herriko areto guztietan sarrerak agortu zituzten eta arrakasta honek bultzatuta, plazetara ere eraman zuten ikuskizuna. Une goxo honetan eta disko berria prestatzen ari diren bitartean, Hatortxu Rock 23 jaialdian joko dute datorren abenduaren 28an, aurtengoz azkeneko kontzertua izango dena.

web

https://sutagar.com/

facebook

https://www.facebook.com/SUTAGARofizial/

twitter

https://twitter.com/SUTAGARofizial