Skabidean & The Black Birds

“Batzuek diote, Euskal Herriko ikusleria hotzegia dela dantzan jartzeko modurik ere ez baitago. Ez horixe Skabidean taula gainean dagoenean!” Hala aurkezten du bere burua talde gazte iruindarrak. Reggae, ska eta rocksteady nahasketa batekin estreinatuko dute euren burua Hatortxu Rocken oholtza gainean.

Mezu sozial argiez betetako euskarazko hitz sakon baina freskoak dakartza taldeak. Hala egiaztatu baitu iazko 2018.urtean talde honek bere azken lana “Bidean darrai” aurkezteko eman dituen 40tik gorako kontzertuetan.

facebook

https://es-es.facebook.com/skabidean

twitter

https://twitter.com/skabideantaldea?lang=es