Mafalda

Mafalda 2010ean jaio zen, Turiako bederatzi musikariren eskutik. Haien hitzetan, “urte hauen ostean, Mafalda izena gure borroka eta konpromiso politikoaren parte izan da”. Haien estiloa, ska,  reggae, funk eta hardcore nahastu, eta Reggaecore bezala izendatua, oso bereizgarria da dagoeneko.

Azken urteetan zehar, birritan izan da Mafalda Hatortxu Rocken oholtza gainean, eta 20. ediziorako ere euskararekin ausartu ziren, gure ereserki den “Kristal Kolpatuak” abestiaren bertsio ederra eginez. Haien azken lan “La última vez que te escucho” diskarekin arrakasta izugarria eskuratu ostean, lan berria aurkeztuko dute Mafalda taldeko lagunek urriaren 5ean, “Palabras forman caos” izenpean. Hatortxu Rocken egingo dute diskaren Euskal Herriko aurkezpena.

twitter

https://twitter.com/MafaldaGrupo?lang=eu

facebook

https://www.facebook.com/mafalda.banda/

instagram

https://www.instagram.com/mafaldagrupo/?hl=es