Koban

Koban taldeak 2018an atera zuen bere lehen diskoa, musika elektronikoa eta jazzaren espresio ezberdinak nahastuz, swinga, soula edo manouchea esaterako. Trikitixa, bost ahots, sintetizadoreak, sanplerrak, pianoa eta gitarra ezberdinekin, dantza egiteko modu berriak bilatzea da beraien erronka. Egun hurrengo lana prestatzen ari dira, estilo eta erritmo ezberdinak uztartzen jarraitzeko asmoz.

Donostiako taldeak 2016an eman zuen bere lehen kontzertua, eta ordutik makina bat kontzertu eta dantzaldi antolatu dituzte. Koban dira: Onintza Rojas (trikitixa eta ahotsean), Joseba Salbide (elektronikan), Eli Beraza (Piano eta ahotsetan), Rakel Arenaza (sintetizadore eta ahotsetan), Xalba Ramirez (gitarretan), Esti Beraza (ahots eta perkusioetan) eta Maddi Gerriko (ahots eta perkusioetan) eta lehen aldiz izanen dira Hatortxu Rocken.

facebook

https://www.facebook.com/Kobantaldea

bandcamp

https://kobantaldea.bandcamp.com/

bandcamp