Kaleko Urdangak

17:35

Kaleko Urdangak 2011an sortutako Oi!/Skinhead Rock’n’Roll taldea da. 2015 taldeak geldialdi bat egin zuen, hainbat arrazoi medio. Baina 2017an, 4Anai taldekoek argitaratu gabeko abestiak argitaratzea proposatu eta taldea berriz martxan jarri zen, hasiera batean kontzertu bakar baterako. Momentu horretan Beñatek, taldekideetako batek, itzuleran ez parte-hartzea erabaki zuen eta Remen bilakatuko da abeslari berria. Entseguak hasi eta berehala ikusten da proiektua bizirik dagoela eta abesti berriak ateratzen hasteaz gain kontzertuak jotzen ere hasiko dira.

Gauzak horrela, 2018a Kaleko Urdangak taldearen benetako itzuleraren urtea bilakatu da. Alde batetik No Turning Back zigiluak 4Anai-rekin erdi bana osatutako LP bat kaleratu zuen, 2014 eta 2015 artean grabatutako kantuak biltzen zituena. Ondoren, TAE Records-en eskutik bi 7” argitaratu ziren: 4 abesti birgrabatuak biltzen zituen EP-a eta “Biolentzia 1984” single bat. Eta azkenik, 2018ko irailean “Nortasuna” diska argitaratu dute.