Iruñerria Jamaica Clash

05:00

Iruñerria Jamaica Clash 2016an sorturiko kolektibo bat da, Iruñean kultura eta musika jamaikarra sustatu eta zabaltzeko helburuarekin. Kolektiboan hainbat selektorek, soinu teknikarik, musikarik edo Jamaikako kulturaren maitale hutsek parte hartzen dute.

Ia bi urte hauetan, Iruñea astindu duten hainbat ekintza burutu dituzte; besteak beste, Txantreako Akelarren antolatutako Iruñerria meets Jamaica (2 edizio) eta Wa Do Dem festak (3 edizio), eta Iruñako Alde Zaharreko Tropikal Gauak (7 edizio).

Abenduaren 29an, kolektiboak justu 2 urte beteko dituen egun berean, Hatortxu hankaz gora jarriko dute. Kingstonera pixkatxo bat hurbiltzearren, doinu tropikalez eta hainbat sorpresa eta kolaborazio politez betetako show bakar bat ekarriko dute gurera.

twitter

https://twitter.com/irunerriajam?lang=eu

facebook

https://www.facebook.com/irunerriajamaicaclash/

instagram

https://www.instagram.com/irunerriajamaica/