Iheskide

18:20

“Lozorrora bultzatu gintuzten arrazoiak irauliz, erroetaz harro eta jatorritik orainera bizitakoa irakaspen, indartsu, baturik eta gogo biziz gatoz iheskideak”. Bueltan da Iheskide eta Hatortxu Rocken oholtza gainean eginen du itzulera hori.

2004an jaio zen taldea Ihesbide izenpean eta, maketaren ostean, 2008an “Dagokiguna” diska kaleratu zuten. Urte hartan bertan errepresioak gogor jo zuen taldea, Tronpi taldekidea atxilotu eta espetxeratu zutenean. Urte eta erdi geldirik egon ziren eta, ondoren, Iheskide izatera pasa ziren, 2016aren hasieran bidean etena egitea erabaki zuten arte.

“Oraindik ere ohe huts asko direla kontziente, gure pasioa eta konpromezua uztartzen dituen HTX23ko karpa hankaz gora jartzera gatoz”, adierazi dute. “Elkarrekin gure aldarriak deserrira zein azken ziegaraino helaraziko ditugulakoan…JO TA KE!”

facebook

https://es-es.facebook.com/iheskide