IBIL BEDI

Ibil Bedi Irunberriko, Erriberriko, Zangozako eta Iruñeko bost gaztek osatzen dute. 2019ko ekainean Berandu baina garaiz izeneko lehen diskoa kaleratu zuten. Urte horren amaieran, Bide Teilaturantz kanta bikoitza merkaturatu zuten, oraingoz taldearen bideoklip bakarrarekin batera. Iaz sortu zen taldearen bigarren lan luzea: Beltxarga beltza, konfinamenduan konposatutako hamaika kanta biltzen dituena. Bere abestiek maitasuna, zalantzak, ustekabeak, galerak eta bizipenak aipatzen dituzte.

Musikariak. Amets Aranguren Arrieta: saxoa, ahotsa eta teklatua; Eder Eskailera Llorente: bateria; Javier Larrañeta Iribarren: baxua; Ibai Osinaga Gogorcena: gitarra eta ahotsa; Areta Senosiain Elorza: biolina eta teklatua.

instagram

https://www.instagram.com/ibilbedi/