HUNTZA

Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Unibertsitate giroan elkartutako sei gaztek osatzen dute eta beraien helburua, sortzen duten musika Euskal Herri osora zabaltzea da.

Ostegun iluntzeetako trikipoteo eta “Eguenero” elektrotxarangan ezagutu eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz.

Aipatu bezala, Bilbon sortutako taldea den arren, taldekide guztiak gipuzkoarrak dira.

Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, “Harro gaude” kantua plazaratuz. Bertan, oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omentzen dira. Hasiera apal honek ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei.

instagram

https://www.instagram.com/huntzaofficial