ETS

En Tol Sarmiento edo ETS 2005an sortu zen Lekoran, Araban. Musika ibilbidea diskoz disko osatu dute. Dena den, “Vendimia seleccionada” (auto-ekoizpena, 2008) estreinako disko- maketa argitaratu aurretik kantuak egitea eta herriz herri jotzea zen helburua.

Gerora ere dinamika berberarekin segitu dute, kantuak sortu, diskora ekarri eta plazaratu zuzenean hainbat herrietan. Halako batean, ETS taldeak begiratu du atzera eta ohartu da urteak daramatzatela taula gainean. Bosgarren diskoari (disko- maketa barne) gorazarre egiteko garaia zela pentsatu dute, taldeari berari gorazarre eginda taldetik bertatik. En Tol Sarmiento taldeak bosgarren diskoan lortu du klimax batera ailegatzea, ametsetan pentsatutakoa eta gertatutakoa errealitatean ikusi nahi izan dute.

En Tol Sarmiento taldeak diskoz dizko eta abestiz abesti entzule gaztea gatibatzeko indarra izan du. Ametsetan diskoa festaren festa da, disko zintzoa. Berarekin itzuliko dira Hatortxu Rocken oholtzara.

web

http://entolsarmiento.com/

facebook

https://es-es.facebook.com/entolsarmiento

twitter

https://twitter.com/entolsarmiento?lang=es