Des-kontrol

Des-kontrol Arrasaten 1996an sortu zen Oi! taldea da. Azken urteetan oholtzetatik kanpo edo beste proiektu batzuetan murgilduta egon ostean, 2017ko udan itzuli ziren, Hatortxu Rock 20 jaialdi ezin bereziagoaren parte izateko. Bertan egon ostean, elkartasun gune gutxi batzuetan jo dute.

Iaz Lakuntzan haien zuzeneko indartsuaz gozatu ostean, aurten Atarrabian gaua berotzeko aukera izanen dugu.