Info Praktikoa

Akanpalekurik izanen da?
No. No habrá zona de acampada ni parking gestionado por la organización de Hatortxu Rock. Cerca del recinto del festival hay varios parkings públicos.

Non eginen da jaialdia?
El festival se llevará a cabo en la zona conocida como Entrecementerios, de Atarrabia.

Zeintzuk dira ordutegiak?
Ate irekiera
– Ostirala 16:00
– Larunbata 14:00
Itxiera
– Ostirala 06:30
– Larunbata 06:30

Zer egin sarrerarekin?
Atarrabiara iritsita, egin beharreko lehen gauza zure sarrera aldatzea da. Gunerako sarreran eskumuturreko bat jarriko zaizu. Eskumuturrekoa momentu oro jarrita eraman behar duzu. Bono eta egun bakarreko eskumuturrekoak desberdinak izanen dira. Ez da eskumuturrik birjarriko, aurkitzen den egoera edozein delarik ere.

Jaialdian zehar nola ordaindu dezaket?
Jaialdiak txanpon propio batzuekin funtzionatzen du, tiketeretan lortu behar duzuna. Dirua trukatzerako orduan, tiketeretan datafonoak egonen dira eta ordainketa txartelarekin egin ahal izango da. Txartela soilik bertan eta arropa dendan erabili ahalko da (Hemen euroekin ere ordaindu ahalko da). Hau da, ezingo da zuzenean edaria edo janaria txartelarekin ordaindu.

Nola iritsi?
– Iruñeko erdigunetik 4 zenbakidun villavesak jaialdiaren eremutik gertu utziko zaitu.
– Iruñeko iparraldetik 7 zenbakidun villavesak jaialdiaren eremutik gertu utziko zaitu.
– Ibilgailu propioan baldin bazatoz, hainbat aparkaleku daude jaialdiaren eremutik gertu. Aparkaleku publikoak dira. Hau da, ez dira jaialdiak kudeatutako aparkalekuak.

Erasoren bat ikusi edo pairatzekotan, zer egin?
No se aceptará ninguna agresión homófoba/transfoba/sexista. Si ves o sufres cualquier tipo de agresión, llama al teléfono 660 344 692

Zer egingo dut ziztada bat somatzen badut?
1. Zure ingurukoak abisatu
2. Joan DYAra edo Gune Segurura, lagunduta

Kanpoko edaririk sartu daiteke?
Ez da kanpoko edaririk sartzen utziko.

¿Zein adinarekin eskatu dezaket alkohola?
18 urtez beheitikoei ez zaie alkohola duen edaririk zerbitzatuko.

Zer egingo dut zigarrokinekin?
Esku hautsontziak eskuragarri izanen dira, doan, sarreran. Ez bota zigarrokinak lurrera.

Euskaraz?
Askok euskaraz dakigu eta beste askok ulertzen dugu… Lehen hitza euskaraz, mesedez!

Bengalak?
Erabat debekatuta daude bengalak edo edozein motatako piroteknia. Horrelakoen erabiltzaileak kanporatuak izango dira.

Non topatu ditzaket galdutako objektuak?
Galdutako objektuak tiketeretara eramango dira. Astelehenetik aurrera Atarrabiako udaletxean galdetu.