2021-10-17

SARRERAK AGORTUTA

ELKARTASUNA

Ez dago beste hitzik. Sarrerak ordu eta erdian agortu dituzue. Horrelako elkartasun erakustaldi baten aurrean mutu geratzeko arriskua dugu, bain ezin. Ezin eskerrak eman gabe eguna itxi.

Duela lau egun iragarri genuen, iazko edizio bereziaren ostean, aurten ohiko formatura itzuliko ginela. Ezagutzen dugun moduko Hatortxu Rock batera. Gaur, 20.00etan jarri ditugu sarrerak salgai eta 90 minututan agortu dituzue.

Hau guztia, inoizko egoera berezienean eta inoiz baino informazio gutxiagorekin. Azaldu genuen bakarra “ohiko” Hatortxu Rock bat izanen dela izan zen. Eta, hala ere, hutsik ez duzuela egingo, hutsik ez diezuela egingo, argi utzi duzue.

Izan ere, gure kartelean oraindik ez da musika talderik ageri, baina argi dago zeintzuk diren urtero gure kartelburuak: euskal preso politiko, iheslari, deportatu eta haien senideak dira gure kartelaren burua. Gure kartelaren, gure lanaren, gure auzolanaren zergatia.

Eta kartelak eta edizioak eta behar den guztia ateratzen jarraituko dugu azken euskal errepresaliatuko politikoak etxerako bidea bete arte. Ez ahaztu bide horretan zu, zuek behar zaituztegula. Ez dugula aske izaterik haiek gabe. Eta Hatortxuk ez duela izaterik zuek gabe. Beraz, elkartasun erakustaldia hau abenduaren 18an borobildu beharko dugu eta auzolanean behar zaituztegu.

Denon artean, denak etxera!
Mila esker!