Txandak

Hatortxu Rock ehunka boluntarioren auzolanari esker aurrera aterako den elkartasun jaialdia da. Denon artean ekarriko ditugu etxera eta denon artean antolatuko dugu elkartasun jaialdi honen edizio berri hau.

Txanda desberdinak bete behar ditugu. Filtroan, segurtasunean, antipanikoan, muntaian, desmuntaian, garbiketan…

Zentzu honetan, azpimarratu beharra daukagu txanda egiteak ez duela kontzertuen gunera sartzea ahalbidetzen. Hau da, behin txanda amaituta kontzertuetaz gozatu nahi baldin bada, sarrera erosi behar da. Ez da sarrera emanen txandaren truke.

Bi mila esker izena ematen ari zarten guztioi! Haiek aske behar ditugu gu libre izateko eta zu behar zaitugu haiek askatzeko.