DJ Elepunto Vs DJ Jotatxo

Euskal Herriko gauak hainbestetan girotu dizkiguten bi musika jartzaile hauek emanaldi berezi bat prestatzen ari dira Hatortxu Rockerako. Modu honetan Hatortxu Rock 20 jaialdia zerbait bakarra eta errepikaezina egiteko lan horretan bere aletxoa jarri nahi dute.

Batek, bidea markatu; eta besteak, jarraitu. Denbora tarte labur-laburrean, abestia amaitu bitartean, batek ipinitako abestiari besteak jarraipena eman beharko dio! Txandaka-txandaka, abestiz abesti elkarrekin osatuko dute gaueko ibilaldi musikala!