2017-11-24

Hatortxu Rock: emakumeentzako gune segurua helburu

Kaixo lagun!

Hatortxu Rock emakumeentzako gune seguru bat izatea dugu helburu. Eta bide horretan pauso bat aurrera eman nahi dugu aurten. Gerta daitezkeen eraso matxisten aurreko erantzunaz gain, erasoen prebentzioan indarra jarri. Hezkuntzan, informazioan eta segurtasunean aurrera egin beharra daukagu. Baina lan handia dugu oraindik. Gune seguru horren sorkuntzaren parte izan behar gara denok, emakumeen aurkako edozein eraso matxistaren aurka gauden emakume zein gizonak. HTX21 emakumeentzako gune segurua izatea nahi dugu. Erasoen prebentzioa lantzea eta, edozein eraso egonez gero, erantzuna kudeatzea.

Horretarako brigada batzuk sortuko ditugu. Emakumeen aurkako edozein erasoren inguruko informazioa banatu, gune segurua bermatzen lagundu… Azken finean, gune segurua eraiki.

Horretarako txandak osatuko dira eta txanda hauek beteko dituzten emakume zein gizonezkoak behar ditugu. Gune segurua sortzen lagundu nahi baduzu eta txanda bat egiteko prest bazaude, jarri gurekin kontaktuan helbide honetan:

guneseguru@gmail.com

Bertan, izena, abizena eta telefono zenbakia ematea ezinbestekoa da.

Mila esker!
DENON ARTEAN… HATOR HATOR NESKA MUTIL ETXERA!