2017-03-15

Jantzi HTX20! Denda berria sarean!

Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren 20. edizioa gero eta gertuago daukagu eta aurten ere gure arropa bertan lortzeko aukera izanen duzue. Eta oraingoan ez duzue uztailera arte itxaron beharko, dagoeneko sarean martxan dugu-eta denda berria Oninarteko kideen laguntzarekin. Esteka honetan aurki dezakezue!

Bai neska bai mutilentzako modelo eta neurri desberdinak aurkitu ahal izango dituzue, eta ez galdu erosteko aukera. Momentuz kamisetak bakarrik daude salgai, baina aurrerago produktu gehiago ere egonen dira eskuragarri.

Ez galdu elkartasunez janzteko aukera. Jantzi Hatortxu!

Hator hator neska-mutil etxera!