2016-12-23

Lakuntzak harrera beroa eman dio Hatortxuri, herri batzarrean

Aurreko larunbatean Lakuntzan egingo den Hatortxu Rock 20 aurkeztu eta gero, gaur Sakanako herrian izan gara, herritarrei elkartasun jaialdiaren berri eman eta xehetasun guztiak eman asmoz. Hatortxu Rock 20 herriarekin batera antolatzea da gure asmoa, eta horretarako lakuntzarren behar, duda eta galderei ere erantzun nahi izan diegu.

Oso pozik atera gara herri batzarretik. Jende ugari gerturatu da, lanerako prest agertu diren pertsona ugari. Nabarmentzekoa gazteek erakutsi duten grina eta zerbait handia antolatzeko gosea. Neska-mutil ugari denok elkarrekin erronka handi hau aurrera ateratzeko.

Batzar benetan emankorra izan da Hatortxu Rockentzat, indarrez bete gaituena eta espero dugu Lakuntzako herritarrek sentsazio berarekin bukatu izana. Bereziki azpimarratu nahi dugu denek lanerako agertu duten prestutasuna, izenak emanez eta euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko jaialdi hau benetan bakarra eta azkenekoa izan dadin euren burua auzolanerako aurkeztuz. Udal Taldea ere gogoz ikusi dugu.

Hemendik eta uztailaren amaieran Hatortxu 20 iritsi bitartean Euskal Herriko txoko guztietara iristea da gure asmoa. Aurkezpenak egin eta indarrak batu, indar guztien beharra izango dugu-eta aurretik duguna aurrera eramateko.

Mila esker Lakuntzako herriari! Denon artean, Hatortxu Rock 20!