2016-12-09

Hatortxu Android aplikazioa, informazio guztia eskura

Hatortxu 19 gainean daukagu eta berriekin gatoz. Android aplikazio berria sortu dugu, elkartasun jaialdiaren inguruko berri guztiak eskura izan ditzazun.

Esteka honetan aurki dezakezue aplikazioa. Gure helburua informazio guztia ahalik eta gehien gerturatzea da, baina zuen ekarpenak jasotzea ere ezinbestekotzat dugu. Guztion artean egiten dugu eta Hatortxu Rock.

Ez galdu zuen gailuetan instalatzeko aukera, laster berriekin etorriko gara-eta.