2016-12-08

Auzolanaren bitartez, Hatortxu Rock aurrera!

Behin eta berriz azpimarratzen dugu Hatortxu Rock bezalako elkartasun jaialdi bat aurrera ateratzea ezinezkoa litzatekeela ehunka boluntarioren lanari esker. Gaur ere argi utzi duzue. Hatortxu Rock denon artean soilik atera dezakegu aurrera. Eta aterako dugu.

Hasi gara muntaia lanetan. Astebete baino ez da falta HTX 19 egiteko, eta hilaren 17rako dena prest egon dadin bertan ariko gara lanean, etengabe. Etengabe ariko gara lanean denak etxeratu arte.

Gunea egokitzeko lanetan eta karpa altxatzen hasi gara dagoeneko, auzolanaren bitartez euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen etxerako bidean beste pauso bat izateko helburua duen Hatortxu Rock handi bat antolatzeko asmoz.

Mila esker guztioi!

Denon artean, denak etxera!