2015-11-22

Parte hartu eta elkarrizketatu Riot Propaganda!

Datorren igandean, azaroak 29, Riot Propaganda taldea elkarrizketatzeko aukera izanen duzu. Naiz.eus webguneak eta HatortxuRock-ek elkarlanean antolatutako elkarrizketa digitalean, nahi duzuna galdetu ahalko diozu Habeas Corpusek eta Los Chikos del Maizeko mutilek sortutako taldeari 22.00etatik aurrera.

Bi urteko erretiroa eta gero, hiru kontzertu eskeiniko ditu “La banda del crimen” bezala ezaguna den taldeak, eta horietako lehena HatortxuRock-en oholtza gainean egingo dute itzulera abenduaren 26an.

Baina aurretik ere haien berri izateko aukera izanen duzu. Hilaren 29an taldea elkarrizketatzeko aukera izanen duzu. Horretarako naiz.eus-en bidez taldea ezagutu eta haiekin elkarrizketatzeko aukera izanen duzu. Era berean, twitter bidez ere helarazi ahal izango dira galderak, #riotNAIZ traola erabiltzea besterik ez duzu.

Parte hartu!