2021-10-28

Hatortxu Rock 26, sarrerak salgai

Hatortxu Rock 26: sarrerak hemen salgai. Entradas aquĆ­ a la venta

Hatortxu Rock 25erako sarrera guztiak agortuta daude. Baina, dakizuenez, pandemiak sortutako etenaldiaren ostean ahalegin berezi bat egitea pentsatu dugu eta udan bi eguneko edizio berezi bat antolatuko dugu. Uztailaren 29 eta 30ean, Atarrabian.

Pandemiak eten egin ditu elkartasun ekimen gehienak. Gure kasuan, euskal preso politikoen senideek pairatzen duten dispertsio politika salatu eta horrek dakartzan gastu ekonomiko izugarriei aurre egiteko beharra ikusita ahal zen neurrian egin dugu lan denbora honetan. Ekimenak eten gastuek hor jarraitzen duten bitartean. Ekuazio ezin negatiboagoa. Beraz, azken urtean antolatu ezin izan diren ekimen guztiak kontuan hartuta eta dispertsioaren aurkako borrokan dagoen beharra aztertuta, uztailean zita berezi bat eskainiko dugu.

Datozen hilabeteetan joanen gara informazioa osatzen.

Hori bai, zita horretarako sarrerak azaroaren 1ean, 20.00etan, jarriko dira salgai webgune honen bitartez. Bi eguneko bonoak 55 euroko prezioa izango du eta egun bakarrekoak, bai ostiralekoak zein larunbatekoak ere, 30ekoa. Hasiera batean soilik bonoa jarriko da salgai.