2019-11-20

Bi sarrera irabazi nahi? Adi!

Abenduaren 28an egingo da Hatortxu Rocken 23. edizioa eta badira aste batzuk sarrerak agortu egin zirenetik. Hala ere, oraindik baduzu zurea lortzeko aukeraren bat, Etxerat, Sare Nafarroa eta Mirentxinek martxan jarri duten joko honen bitartez.

Bi sarrera irabazi nahi dituzu? Jarraitu hemen behean zehazten ditugun eman beharreko pausoak. “Zer da zuretzako Maitasunaren Apologia?”. Erantzun galdera honi zure sare sozialetan hurrengo pausoak jarraituz.

  1. Jarraitu @Hatortxurock eta @EtxeratElkartea / @Sare Nafarroa / @MirentxinG
  2. Publikatu zer den zuretzako “Maitasunaren apologia” bideo baten bitartez, argazki bat, testu bat, bertso bat, abesti bat… Edozein argitalpenen bitartez.
  3. Etiketatu bertan @Hatortxurock eta @EtxeratElkartea / @Sare Nafarroa / @MirentxinG
  4. Erabili #MaitasunarenApologia traola
  5. Parte hartzen duzuen guztion artean Etxeratek bi sarrera bikoitz banatuko ditu, Sare Nafarroak beste bi eta Mirentxinek beste bi.