2018-12-14

SOLD OUT

Mila esker guztioi! Beste behin sarrerak agortu dituzue. Beste behin Hatortxu Rock elkartasun gau paregabea izango dela bermatu duzue. Beti esan ohi dugu Hatortxu denon artean egiten dugula eta zuek behin eta berriz erakusten diguzue hori hola dela.

Indar guzti hauek behar ditugu urari bide egiten jarraitzeko, denak etxera ekartzeko. Bitartean, segi lanean.

Denon artean, Hatortxu Rock.

Denon artean, denak etxera!

  • Egunean bertan ez da sarrerarik salduko