2017-12-13

Arropa berria, jantzi Hatortxu!

Gainean daukagu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren 19. edizioa eta aurten ere gure arropa bertan lortzeko aukera izanen duzue. Bertan erosteaz gain, ez ahaztu sareko dendan ere eskuratzen ahal duzuela arropa, esteka honen bitartez.

Bai neska bai mutilentzako modelo eta neurri desberdinak aurkitu ahal izango dituzue, eta ez galdu erosteko aukera, aleak mugatuak izango dira eta. Kamiseta berriek 10 euroko prezioa izanen dute.

Aurten, gainera, berritasun moduan, Hatortxu Rock emakumeentzako gune segurua helburu proiektuaren kamiseta ere eskuratu ahalko duzue.

Ez galdu elkartasunez janzteko aukera. Jantzi Hatortxu!

Hator hator neska-mutil etxera!