2017-10-13

Perlata, lehen Lilaketaren irabazle

Perlata taldea izan da garaile Hatortxu Rockek antolatutako lehen Lilaketan. Taula gainean emakumeen presentzia bermatzen duten taldeen maketa lehiaketa izan da eta finalean izan ziren Vinagre de Moderna eta Hatxe ere.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu izena eman duten gainontzeko talde eta bakarlariei: Olatz Salvador, Erein, Tu padre en bolas eta Indidxabak. Gaia badago, eta aurrerago Lilaketa berriz ere antolatzekotan, bertan parte-hartzera animatu nahi ditugu bai talde hauek bai beste asko ere.

Vinagre de Modernak ekin zion finalari eta bere atzetik Hatxe eta bere pianoak ileak tente jarri zituzten Berriozarko entzun aretoan. Perlata izan zen eskenatokira igotzen azkena. Hesianeko ZuriƱe Hidalgo eta Ane Bastidak, Hatortxuko bi kiderekin batera osatu zuten epai-mahaia eta Perlata suertatu zen garaile.

Aspaldiko arazoa da musika munduan emakumeek pairatzen duten egoera. Gutxi dira, oso gutxi, oraindik ere oholtza gainetan, gizonezkoekin alderatuz, ikusten diren emakumeak. Hatortxu Rocken ere arazo hau behin baino gehiagotan ikusi ahal izan dugu. Eta hitzetatik ekintzetara pasatzea erabaki genuen Lilaketarekin.

Perlatak antolakuntzak erabakitako estudio batean maketa grabatzeko aukera izango du, eta baita 500 euroko saria jaso ere.