2017-07-31

Mila esker Euskal Herria! Dudarik ez, lortuko dugu!

Iritsi bezala joan da Hatortxu Rock? Ez. Askoz indartsuago gaude, askoz gehiego gara. Etengabe errepikatu dugu Hatortxu Rock 20 erronka erraldoia zela eta lortu dugu. Zuei esker lortu dugu. Eta hau egiteko gai bagara, zer ez dugu egingo ba? Etxera ekarriko ditugu, noski baietz.

Milaka pertsona bildu dira Lakuntzan lau egun hauetan zehar. Milaka solidario, helburu baten atzetik elkartasun doinuen erritmora. Aurreikuspenak gainditu ditugu eta deskribaezina izan da egun hauetan bizitako giroa.

Ahaztezina eta errepikaezina izango zen zerbait antolatu nahi genuela azpimarratu dugu. Eta guk behintzat ez dugu ahaztuko. Gure esparrutik euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen gaia mahai gainean kokatu nahi izan dugu eta kasu askotan lortu egin dugula deritzogu,

Eskerrak eman beharrean gaude. Hasteko hilabete luzeetan hau antolatzen ibili diren guzti horiei eta azkeneko asteetan gerturatu zareten boluntario guztioi. Izugarria izan da marka. Milaka pertsona elkarlanean, auzolanean. Mugarri bat jarri duzue. Galbidean omen zegoen eredu baten bideragarritasuna zuek zarete. Ikusgarria izan da egunero milaka eta milaka pertsonek sortutakoa.  Eredu zarete!

Bestetik, oholtza gainera igo diren ehunka musikariei, erakutsitako konpromiso eta jarreragatik. Baita eskenatoki azpian bildu zareten milaka lagunak ere. Non, zergatik eta norengatik zeundeten bazenekitela erakutsi duzue, beste jai eredu bat posible dela erakutsi duzue, beste zerbait eraiki dezakegula erakusti diguzue.

Beste pauso bat eman dugu euskal preso politiko eta iheslariak etxeratzeko bidean. Hatortxu Rock ez da inoren ez ezeren amaiera eta lan asko dago aurretik. 329 preso politiko eta sorterrira itzuli ezin diren ehunka lagun. Denak nahi ditugu gurekin eta denak gurekin ditugunean izango da benetako ospakizun jaialdia.

Baina berriz ere errepikatuko dugu: Eta hau egiteko gai bagara, zer ez dugu egingo ba? Batu, antolatu, jarri martxan auzo eta herrietan, txikitik eta handitik denak etxean izan arte. Porrotxek gogorarazi bezala, “sentitu, pentsatu eta ekin”.

Mila esker Euskal Herria!