2017-06-21

Furgoneta eta autokarabanentzako parkinga, salgai

ADI! SOILIK BONOA DUTENEK EROS DEZAKETE FURGONETA ETA AUTOKARABANENTZAKO PARKINGA

Hatortxu Rock 20 bizitzeko modu ugari izango dira eta horietako bat, noski, furgonetan edo autokarabanan etortzea izanen da. Gaurtik aurrera, internet bidez salgai daude partzelak. Baina adi! Partzela kopurua mugatua da eta partzela bakoitzeko furgoneta edo autokarabana bakarra sar daiteke.

Bost aste baino ez dira geratzen Hatortxu Rocken 20. edizioari hasiera emateko eta asko zarete furgonetan eta autokarabanan etorriko zaretela jakinarazi diguzuenak. Honen ondorioz, hainbat lursail egokitu ditugu eskari honi aurre egin ahal izateko.

Parking hauek kontzertu gunetik oso gertu egonen dira, eta akanpalekuko zerbitzu gunea ere 50 metro eskasera izanen dute. Segurtasuna ere egonen da zonalde guzti honetan barrena.

Gozatu Hatortxu modu erosoenean!