2017-05-12

CUP eta Arranekin bildu da Hatortxu Rock

Bihar Manresan Hatortxu Rock 20 aurkeztuko dugu eta hau baliatu dugu Manlleun Herrialde Katalanetako CUP eta Arran gazte erakundearekin elkartzeko. Bertan, 1999an Hatortxu nola eta zergatik jaio zen azaldu diegu eta, batez ere, zergatik 2017an Hatortxu Rock 20 egitea ezinbestekoa den azpimarratu.

Elkartasun jaialdiarekin bat egin dute biek ala biek eta babesa agertu diote uztailaren 27tik 30era egingo den Hatortxu Rock 20ri. Modu honetan, nazioarteko elkartasuna ere batu da etxerako bide hau eraikitzera.