2017-05-01

Hatortxu Rock unibertsitateetan

Aurkezpen birarekin aski ez eta Hatortxu Rockek elkartasun jaialdia Hego Euskal Herriko unibertsitateetara gerturatzea erabaki du. Aste honetan eta hurrengoan Ibaeta, Iruñea, Gasteiz eta Leioako kanpusetan egonen gara ikasleei Hatortxu bezalako jaialdi bat egiteko arrazoiak eta beharrak aurkeztu asmoz.

Hatortxu Rock 20 Euskal Herriak ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena izatea du helburu eta errepresaliatu politikoen gaia konpontzeko bidean aurrera pusoa bat eman. Eta behin eta berriz azpimarratu dugu horreterako indar guztien beharra dugula. Eta zer esanik ez ikasle mugimenduarena. Honela, bira honen bitartez, Hatortxura batzera gonbidatu nahi ditugu ikasleak.

Bihar, asteartea, maiatzak 2, Ibaetako kanpusean egonen gara, 14:00etatik aurrera Gunean (Fihezi). Gurekin izanen dira bertan Keu Agirretxea eta Jon Gurrutxaga.

Asteazkenean, maiatzak 3, aldiz, Iruñeko NUPen elkartuko gara, 17:00etatik aurrera Boniren eskutik. Eta ostegunean, hilak 4, berriz, Gasteizera joanen gara. 12:00etan Jon Basagurenen eskutik.

Maiatzaren 11an, azkenik, Leioako kanpusa bisitatuko dugu. 12:00etatik aurrera Huntza taldeko kideekin batera unibertsitateetako aurkezpen biratxo honi amaiera jartzeko.