2017-04-24

Aste berria, Donapaleu eta Txantreara begira

Asteburu luzea eta gero, aurkezpen birarekin aurrera goaz. Gasteiz, Senpere eta Lazkaon egon ostean, datorren asteburuan Donapaleu eta Iruñeko Txantrea auzoan egonen da Hatortxu Rock. Gero eta jende gehiago batzen ari da Hatortxu Rocken elkartasun mezu honetara, eta honen eredu izaten ari dira HTX20 aurkezpen hauek.

Beti defendatu dugu Hatortxu Rock denon artean egiten dugula, eta bira hau honen eredu izaten ari da. Mila esker parte hartzen eta laguntzen ari zareten guztioi!

Bide honetan, bi etapa berri ditugu larunbat honetan. Alde batetik, Txantreako jaietan izanen gara. 19:00etatik aurrera Arriurdineta plazan bilduko gara Bad Sound eta Oharkabe taldeekin batera. Bestetik Donapaleun, Su ta Gar taldearen eskutik helaraziko dugu gure mezua. Hemen duzue sarrerak erosteko aukera.

Zoritxarrez, oraindik ere Hatortxu Rock bezalako elkartasun jaialdi bat antolatzeko arrazoiak erraldoiak dira. Beraz, EGIN DEZAGUN HATORTXU ROCK ERRALDOI BAT DENON ARTEAN!