2015-09-10

Sarrerak dagoeneko salgai!

HATORTXU ROCK jaialdiak aurten aurkezpen kontzertua ospatuko du Totem aretoan, eta dagoeneko sarrerak eskuragai dituzue. Aurretik erosita, prezioa 7 eurotakoa izanen da eta Carmen kaleko Herriko Tabernan, Infierniton eta Basajaun tabernan eros ditzakezue. Aurkezpenaren egunean, urriaren 3an, Totem aretoan bertan ere sarrerak lortzerik izanen da, 10 eurotan.

Bestetik, aurkezpen kontzertuko sarrerak internet bidez lortzerik ere egonen da. Lotura honetan lor ditzakezue eta aurkezpen egunean leihatilan hartu.

http://bibe.me/entradas-Hatortxu-Rock-18-AURKEZPENA-TOTEM-aretoa-Atarrabia

HTX18 sarrerak

HATORTXU ROCK aldiz, abenduaren 26an ospatuko da eta aurkezpen egunean bertan hasiko da sarrera salmenta. Behin kartela osatuko dituzten taldeak aurkeztuta, aretoan bertan jarriko dira salgai, eta beherapen garrantzitsuarekin, 10 eurotan izango dira-eta. Kontzertua amaitu bitarte, pertsona bakoitzak sarrera bakarra erosteko aukera izango du.

HTX18ko sarrerak, ohiko lekuetan, aurkezpenaren hurrengo egunetan jarriko dira, ohiko prezioetan.